Skip to content

Bellur proiektua

Bellur proiektua

Bellur India hegoaldean dagoen herri txiki bat da, Karnataka estatuan, Balgaloretik 60 kilometrora.

Bellur toki garrantzitsua izan zen Indiako mitologian. Mahābhārata olerki epikoan, Kuntik (Pandaben ama), denbora bat eman zuen herri honetan. Shiva jauna hemen agertu zela ere esaten da. Antzinako tenpluen aztarnak, mila urtetik gorako antzinatasuna dutenak eta zur landuzko eskulturak dituztenak, oraindik gordetzen dira herrixkan.

Baina mendeen poderioz, herria hondamendira iritsi zen ikuspegi sozial eta ekonomikotik. Gurujik Bellur Krishnamachar Sesham Smaraka Niddhi Trust sortu zuen bertako biztanleen bizi-maila hobetzeko. Fundazioaren asmoa herriaren eta inguruko herrixken estatus soziala eta ekonomikoa hobetzea da. Fundazioaren lehen lana Bellur edateko urez hornitzea izan zen, eta ur-biltegi bat eraiki zen.

Lehen hezkuntzako eskola Gurujik eraiki zuen 1967an, eta oraindik ere herriko eskola bakarra da. 80 ikaslerekin hasi zen; gaur egun lehen mailatik zazpigarren mailara arteko eskolak ditu. Denbora pasa ahala, Gurujik eskolaren gainean areto handi bat eraikitzea proposatu eta burutu zuen, non ikasleek yoga praktikatzeko aukera izango zuten Iyengar Yoga irakasle baten gidaritzapean. Gaur egun, eskolak erregulartasunez ematen dira astean bitan.

Hurrengo ekitaldiak

No event found!

Bellur Trust Fundazioaren bitartez bigarren hezkuntzako eskola bat ere eraiki da. Hasiera batean eskola neskentzat bakarrik izatea pentsatu zen, baina gero erakunde misto bat sortzea erabaki zen. Bellur Trustek eskola-materialaren, uniformeen eta doako bazkari baten gastuak ordaintzen ditu eguerdian ikasle guztientzat; irakasleei ere ordaintzen die.

2004tik, Bellurrek, Patañjali jakintsuari eskainitako lehen tenplua du, duela 2.500 urte inguru yoga kodifikatu eta hilezkortu zuena. Guretzat, yoga egiten dugunontzat, gertaera benetan garrantzitsua da. Gaur egun, yoga sadhaka askok, euren etxeetan eta praktika eskoletan, jakintsuaren irudi bat dute, baina, harrigarria bada ere, duela urte gutxi arte ez zegoen berari eskainitako tenplurik. Tenpluaren proiektua, eraikuntza eta mantenua  yogaren artea gure garaian berpiztu duen pertsonak ordaindu du, gure Guruji maiteak. Eta tenplua eraikitzeko aukeratutako lekua, yogaren hazia erein zen tokia besterik ez zen: Bellur.

2006ko abenduan, ospitale berria inauguratu zen. Bellurreko biztanleei ez ezik, inguruko eremu osoari ere eskaintzen dio zerbitzua.

Baina Bellur Trusten proiektuak handiagoak dira oraindik:

Ikastetxe tekniko bat eta erizaintzako eskola bat eraiki eta hornitu nahi dira. Azken proiektu horrek garrantzi berezia du; izan ere, Indian erizainen eskaera handia dago, eta inguru horretako emakumeek ez dute irteera profesionalik.

Fundazioak 3 hektareako lursail bat ere erosi du, non tokiko artisautza industria txiki bat eraikitzen ari diren. Lurraren zati bat hainbat landare landatzeko erabiliko da; esate baterako, arrosak landatuko dira merkaturatzeko.

Bellur Trustek, gaur egun, mundu osoko Iyengar Yoga praktikatzaile askoren laguntza ekonomikoa du proiektu hauek aurrera eramateko, eta horiek egiteko epea bi eta lau urte artekoa dela uste da.

Hauxe da, laburbilduz, herrixka txiki baten eraldaketa miresgarri eta progresiboa, ziur asko munduko yoga praktikatzen duten guztientzat erromesaldi helmuga garrantzitsuena izango dena.

Gure maisuak gutun bat helarazi digu elkartera, proiektu horietan egindako ekarpena eskertzeko.

Dohaintzak

IBAN zenbakia: ES83 2100 3450 2122 0005 5408
Entitatea: CaixaBank
SWIFT kodea: CAIXESBBXXX
Onuraduna: ASOCIACIÓN ESPAÑOLA DE YOGA IYENGAR
Kontzeptua: PROYECTO BELLUR

IBAN zenbakia: 40236313870
Entitatea: State Bank of India
SWIFT kodea: SBININBB104
IFSC kodea: SBIN0000691
Onuraduna: B.K.S. SMARAKA NIDHI TRUST

Hurrengo ekitaldiak

No event found!

Azken nobedadeak zure postontzian jaso nahi dituzu?