Parte hartu nahi duzu?

Bazkideentzako zerbitzuak

AEYIrekin bat eginez, IYENGAR® Yogaren hedapena bultzatzen ari zara Espainiako estatuan. IYENGAR® Yoga praktikatzen duen orok eska dezake AEYIko izatea. Horretarako, atxikimendu-inprimakia bete eta egoitzara bidali behar da AEYIren tituludun irakasle batek sinatua.

Inprimaki horretan kuota ezberdinak azaltzen dira, eta bazkideak kuota bat edo beste ordainduko du.

Elkarteak honako zerbitzu eta jarduera hauek eskaintzen dizkie kideei:

IYENGAR® Yogaren Espainiako Konbentzioa

AEYIk IYENGAR® Yogaren Konbentzioak antolatu eta egiten ditu aldian-aldian, IYENGAR® Yoga praktikatzen duten guztien arteko batasuna, harmonia eta komunikazioa sustatzeko.

Yoga Jwala aldizkaria

IYENGAR® Yoga praktikatzaileentzat interes handia duten artikuluak biltzen ditu: B.K.S. Iyengarri egindako elkarriz-ketak, haren eta haren seme-alaben testuen eta hitzaldien laburpenak, elkartearen urteko memoria eta elkarteak egindako aktibitateen memoria, etab. Hemen ikus dezakezu, lagin gisa, aldizkariaren 16. zenbakia, 2015. urteari dagokiona:

Yoga Rahasya aldizkariaren gaztelaniazko itzulpena

Yoga Rahasya Puneko (India) Ramamani Iyengar Memorial Institute (RIMYI) aldizkariaren aldizkari ofiziala da, hiru hilean behin ingelesez argitaratzen dena. Elkarteak aldizkari honen gaztelaniazko itzulpena ematen die hala nahi duten eta jatorrizko aldizkariaren harpidedun diren kide guztiei.

«El Consejo Rector Informa» buletina

Elkarteko kideentzako informazio-zirkularra da, aldizkakotasun finkorik gabea, IYENGAR® Yogarekin lotutako interes orokorreko gertaerak gertatzen direnean bazkideei informazioa emateko editatu eta banatzen dena.

Indiatik datorren material inprimatua eta ikus-entzunezkoa saltzea

Elkarteak Indiatik datorren eta B.K.S. Iyengar eta seme-alabekin lotura zuzena duen materiala erosteko aukera ematen du (liburuak, aldizkariak, audioak, CDak, bideoak), irabazi-asmorik gabe.

yoga-jwala

Hurrengo ekitaldiak

No event found!

Beste zerbitzu batzuk

AEYIren jarduera batzuk IYENGAR® Yogan interesa duten pertsona guztiei zuzenduta daude, elkarteko bazkide izan zein ez.

Informazio orokorra

Telefonoaren, faxaren, postaren eta posta elektronikoaren bidez, AEYIk eskura duen informazio guztia ematen die eskatzen dutenei. Web-orri honetan bazkideentzako informazio orokorra eta espezifikoa argitaratzen da.

Irakasleen zerrenda

Elkarteak une oro eguneratuta eta argitaratuta dauka AEYIk titulatutako eta Ramamani Iyengar Memorial Yoga Institutek ofizialki onartutako irakasleen zerrenda. IYENGAR® Yoga eskolei buruzko informazioa eska dezakezu nahi duzun eremuan eta/edo ordutegian, AEYIren telefonoaren edo posta elektronikoaren bidez

Yoga Rahasya aldizkarirako harpidetza

Yoga Rahasya Puneko (India) Ramamani Iyengar Memorial Yoga Institute (RIMYI) aldizkariaren aldizkari ofiziala da, hiru hilean behin ingelesez argitaratzen dena. Elkarteak kudeatzen ditu Espainiako estatutik eskatzen diren harpidetza-eskaera guztiak.

Eskaeren izapidetzea

AEYIk Ramamani Iyengar Memorial Yoga Institute (RIMYI) erakundeari zuzendutako beste eskaera batzuk ere izapidetzen ditu, hala nola, Punen antolatzen diren ekitaldietan parte hartzeko instantziak.

Hurrengo ekitaldiak

No event found!