Skip to content

RIMYIn ikastea

RIMYIn ikastea

Pune hiriko Ramamani Iyengar Memorial Yoga Institutera (RIMYI) joateko bidaia planifikatzen ari zareten guztientzako informazio eta esteka interesgarriak aurkituko dituzue atal honetan.

RIMYIn ikasteko, IYENGAR® Yoga praktika bat eduki behar da, gutxienez zortzi urtekoa, eta irakasle ziurtatu baten bermea. Eskaera gutxienez bi urte lehenago bidali behar da.

Baldintzak betetzen badituzu, inprimakia deskargatu zure irakasleak sinadurarekin abalatu dezan, eta elkartearen egoitzara bidali, izapideak egin ditzan.

Garrantzitsua da jakitea RIMYIk ez duela ematen eskoletara joan izanaren ziurtagiririk.

Bidaia antolatzeko eta RIMYIren barruan (Iyengartarren etxea ere bada) elkarbizitzarako eta errespeturako oinarrizko arauak ezagutzeko, esteka hauek bidaltzen dizkizugu, behar duzun informazio guztia jasotzeko.

Estekak

Puneri buruzko 2020-2021ko gidaliburua (Bobby Clennellen kortesia; gaztelaniazko itzulpena, Mexikoko IYENGAR® Yoga Elkartearen kortesiaz):

Hurrengo ekitaldiak

No event found!

Azken nobedadeak zure postontzian jaso nahi dituzu?