Skip to content

Zer da

Zer da

Yogacharya Sri B.K.S. Iyengarren irakaskuntza jarraitzen duten yoga praktikatzaileen ordezkaritza-organoa da AEYI. Elkarte hori 1996an eratu zen, eta B.K.S. Iyengarrek Espainiako estatuan aitortu zuen elkarte bakarra da. Jarduera-eremua Espainiako estatu osoan duenez eta estatua kultura anitzeko errealitatea denez, AEYIk aniztasun hori errespetatzen du eta kontuan hartzen du bere funtzionamenduan. Besteak beste, helburu hauek ditu:

AEYIren triptikoa ikus edo deskarga dezakezu esteka honetan:

Hurrengo ekitaldiak

No event found!

Batzar Nagusia

Batzar Nagusia da Elkartearen organo gorena, eta urtean behin egiten da ohiko deialdia, eta ohiz kanpo beharrezkotzat jotzen denean. Elkarteko bazkide guztiei deitzen zaie batzarrean parte hartzeko eta hartzen diren erabakietan parte hartzaile izateko.

Kontseilu errektorea eta zuzendaritza batzordea

Kontseilu Errektorea AEYIren zuzendaritza-organo gorena da eta hamabi bazkidek osatzen dute, irakasle eta ikasleen artean. Kontseilu Errektoreko kideen berritze partziala demokratikoki egiten da AEYIko kide guztien artean, eta posta arruntez edo elektronikoz egiten da urte bakoitzeko abenduan. Urteko lehen bileran, Kontseilu Errektoreak AEYIren Zuzendaritza Batzordea aukeratzen du bere kideen artean, AEYIren kudeaketa administratibo eta ekonomikoaz arduratzen den organoa.

Irakasleen Batzorde Iraunkorrak

Etika eta Erregistratutako Eskubideen Batzordea (CEDRO)

Arduratzen da irakasleen irakaskuntza- eta etika-maila altuak mantentzeko lanak gainbegiratzeaz, irakasleen marka erregistratua kudeatzeaz eta marka hori erabiltzeko lizentziaren erabilera zuzena gainbegiratzeaz.

Irakasleen Irakaskuntza, Azterketa eta Prestakuntza-Batzordea (CEEF)

IYENGAR® Yogako Irakasleen azterketak antolatzeaz arduratzen da; AEYIko irakasleen etengabeko prestakuntza antolatzeaz,irakasleentzako konbentzioak antolatuz, etab.; trebatzaile gisa baimena emateaz irakasle prestakuntza handikoei, beste irakaslegai batzuk abalatu, mentoria-prozezuak egin edo irakasleen prestakuntzan aritzeko; Elkarteko Irakasleen Zerrenda Ofiziala egin eta eguneratzeaz.

Beste batzorde eta lan-arlo batzuk

AEYIren Ekitaldiak

Konbentzioak eta Elkartearen beste jarduera batzuk antolatzea.

Yoga Rahasyaren Itzulpena

Yoga Rahasya Puneko (India) Ramamani Iyengar Memorial Yoga Instituteko (RIMYI) aldizkari ofiziala da, hiru hilero ingelesez argitaratzen dena. AEYIk hala nahi duten eta jatorrizko aldizkariaren harpidedun diren kideei eskaintzen dien zerbitzuetako bat da aldizkari honen gaztelaniazko itzulpena ematea.

Yoga Jwala

Yoga Jwala elkartearen urteko aldizkaria egiteaz eta argitaratzeaz arduratzen den lantaldea. Bazkideen artean doan banatzen da. Bertan, IYENGAR® Yogari buruzko artikuluak jasotzen dira, Elkarteko kideentzako interes handikoak direnak.

RIMYIk argitaratutako liburuen itzulpenak

Ramamani Iyengar Memorial Yoga Institutek argitaratzen dituen Geeta S. Iyengar eta Prashant S. Iyengar liburuen itzulpenak argitaratzeaz arduratzen den lantaldea.

FEDEFY

AEYIk ordezkari bat du Yoga Formatzeko Erakundeen Espainiako Federazioan.

Informatika

AEYIren webgunea eta sare sozialak mantentzeaz arduratzen den lantaldea.

AEYIren jarduerak

Bere helburu sozialak lortzeko, elkarteak hainbat jarduera antolatzen ditu, batzuk bazkideentzat soilik, eta beste batzuk, oro har, interesa duten pertsonentzat.

Bazkideak

AEYIrekin bat eginez, IYENGAR® Yogaren hedapena bultzatzen ari zara Espainiako estatuan. IYENGAR® Yoga praktikatzen duen orok eska dezake AEYIko izatea. Horretarako, atxikimendu-inprimakia bete eta egoitzara bidali behar da AEYIren tituludun irakasle batek sinatua.

Inprimaki horretan kuota ezberdinak azaltzen dira, bazkideak bat edo beste hauta dezakeelarik.

Elkarteak honako zerbitzu eta jarduera hauek eskaintzen dizkie kideei:

IYENGAR® Yogaren Espainiako Konbentzioa

AEYIk IYENGAR® Yogaren Konbentzioak antolatu eta egiten ditu aldian-aldian, IYENGAR® Yoga praktikatzen duten guztien arteko batasuna, harmonia eta komunikazioa sustatzeko.

Yoga Jwala aldizkaria

IYENGAR® Yoga praktikatzaileentzat interes handia duten artikuluak biltzen ditu: B.K.S. Iyengarri egindako elkarriz-ketak, haren eta haren seme-alaben testuen eta hitzaldien laburpenak, elkartearen urteko memoria eta elkarteak egindako aktibitateen memoria, etab. Hemen ikus dezakezu, lagin gisa, aldizkariaren 16. zenbakia, 2015. urteari dagokiona:

Yoga Rahasya aldizkariaren gaztelaniazko itzulpena

Yoga Rahasya Puneko (India) Ramamani Iyengar Memorial Institute (RIMYI) aldizkariaren aldizkari ofiziala da, hiru hilean behin ingelesez argitaratzen dena. Elkarteak aldizkari honen gaztelaniazko itzulpena ematen die hala nahi duten eta jatorrizko aldizkariaren harpidedun diren kide guztiei.

«El Consejo Rector Informa» buletina

Elkarteko kideentzako informazio-zirkularra da, aldizkakotasun finkorik gabea, IYENGAR® Yogarekin lotutako interes orokorreko gertaerak jazotzen direnean bazkideei informazioa emateko editatu eta banatzen dena.

Indiatik datorren material inprimatua eta ikus-entzunezkoa saltzea

Elkarteak Indiatik datorren eta B.K.S. Iyengar eta seme-alabekin lotura zuzena duen materiala erosteko aukera ematen du (liburuak, aldizkariak, audioak, CDak, bideoak), irabazi-asmorik gabe.

Beste zerbitzu batzuk

AEYIren jarduera batzuk IYENGAR® Yogan interesa duten pertsona guztiei zuzenduta daude, elkarteko bazkide izan zein ez.

Informazio orokorra

Telefonoaren, faxaren, postaren eta posta elektronikoaren bidez, AEYIk eskura duen informazio guztia ematen die eskatzen dutenei. Web orri honetan bazkideentzako informazio orokorra eta espezifikoa argitaratzen da.

Irakasleen zerrenda

Elkarteak une oro eguneratuta eta argitaratuta dauka AEYIk titulatutako eta Ramamani Iyengar Memorial Yoga Institutek ofizialki onartutako irakasleen zerrenda. IYENGAR® Yoga eskolei buruzko informazioa eska dezakezu nahi duzun eremuan eta/edo ordutegian, AEYIren telefonoaren edo posta elektronikoaren bidez.

Yoga Rahasya aldizkarirako harpidetza

Yoga Rahasya Puneko (India) Ramamani Iyengar Memorial Yoga Institute (RIMYI) aldizkariaren aldizkari ofiziala da, hiru hilean behin ingelesez argitaratzen dena. Elkarteak kudeatzen ditu Espainiako estatutik eskatzen diren harpidetza-eskaera guztiak.

Deskargatu hemen Yoga Rahasya harpidetza formularioa:

Eskaeren izapidetzea

AEYIk Ramamani Iyengar Memorial Yoga Institute (RIMYI) erakundeari zuzendutako beste eskaera batzuk ere izapidetzen ditu, hala nola, Punen antolatzen diren ekitaldietan parte hartzeko instantziak.

Hurrengo ekitaldiak

No event found!

Azken nobedadeak zure postontzian jaso nahi dituzu?