Skip to content

Ohiko galderak

Ohiko galderak

Yoga, filosofia indikoaren sei sistema ortodoxoetako bat da. “Yoga” hitza yuj erro sanskritotik dator, lotura esan nahi duena. Yogak baliabide eta tresnak irakasten ditu nor indibiduala eta nor unibertsala bat egiteko. Patañjali indiar jakintsuak yogaren zientzia kodifikatu zuen bere tratatu klasikoan: Yoga Sutrak, duela 2500 urtetik hona indarrean mantendu dira gizakiaren garapen osorako; sexua, arraza, sinesmenak, jaiolekua edo gizarte egoera bereizi gabe. Ikuspegi fisiko batetik, yogak gorputzaren osasuna, argitasun mentala eta egonkortasun emozionala ematen ditu, eta hori guztia beharrezkoa da aipatutako helburua lortzeko: errealizazio espirituala.

Yoga egiteak edozeini laguntzen dio osasun ona, buruko bakea, oreka emozionala eta argitasun intelektuala lortzen. Gorputz osasuntsu, buru argi eta emozio garbiekin, praktikatzaileak bizitzan bere buruarekin eta ingurunearekin harmonian moldatzen ikasten du.

Yoga Sutrak, Patañjali jakintsuak konposatuak K.a. V. eta II. mendeen artean, da testua zehazten duena yogaren zientzia, 196 aforismotan, lehen aldiz. Yogacharya B.K.S. Iyengarren praktikaren eta irakaskuntzaren oinarrian aforismo horiek daude, non azaltzen baita zein bide jarraitu behar duen praktikatzaileak yogaren helburua lortzeko. Bidea zortzi estadiotan oinarrituta dago: zenbait printzipio etiko unibertsal eta norbanakoaren diziplina indibidual baten oinarrien gainean praktikatzen dira yogaren posturak, arnasketaren erregulatzea eta zentzumenen barrurako iraultzea, zeinen bitartez gogoa bideratzen den kontzentraziora, meditaziora eta kontzientzia-maila handiago batera.

B.K.S. Iyengarren irakaskuntzaren ezaugarri funtsezkoena da intentsitate-maila posturen (āsana) praktikan, arnasketaren erregulazioan (prāṇāyāma) eta zentzumenen barneratzean (pratyāhāra), kontzientzia eraldatzeko bitarteko gisa. Darabilen metodoa sistematikoa eta progresiboa da, baita zorrotza ere. Beste yoga estilo batzuetatik bereizteko, B.K.S. Iyengarren ikasleek eurek “IYENGAR® Yoga” izena darabilte.

  • IYENGAR® Yoga denek egin dezakete.
  • Metodoaren enfasia datza gogamenak posturen (āsana) praktikan, arnasketaren erregulazioan (prāṇāyāma) eta zentzumenen barneratzean (pratyāhāra) inplikatzen duen intentsitatean, kontzientzia eraldatzeko bitarteko gisa.
  • B.K.S. Iyengarrek diseinatutako euskarriak erabiltzeak —hala nola zurezko aparatuak, gerrikoak eta sokak— lagundu egiten dio praktikatzaileari posturetan onura eta perfekzio handiagoa lortzen eta errazten die zailtasunak dituztenei posturak egin ahal izatea.
  • Sekuentziazio-aspektua, zeini esker, āsanan eta prāṇāyāman ordena eta denbora egokiak ezagutu ahal izango dituen praktikatzaileak.

Yogaren zortzi estadioak (aṣṭānga), Patañjalik bere Yoga Sūtrak lanean deskribatzen dituenak, honako hauek dira:

  1. Yama: Agindu etiko eta moral unibertsalak.
  2. Niyama: Diziplina indibidualak.
  3. Āsana: Posturak.
  4. Prāṇāyāma: Arnasketa erregulatzea.
  5. Pratyāhāra: Pertzepzio-zentzumenak barneratzea.
  6. Dhāraṇa: Kontzentrazioa.
  7. Dhyāna: Meditazioa.
  8. Samādhi: Azken errealizazio-egoera.

Hurrengo ekitaldiak

No event found!

Azken nobedadeak zure postontzian jaso nahi dituzu?