Skip to content

Patañjali jakintsua

Patañjali jakintsua

Patañjali (K.a. V. mendetik K.a. II. mendera). Tradizioz Adisesaren inkarnaziotzat hartua, Visnu jaunaren eserlekua , ospetsua da Yoga Sūtren egilea izateagatik, baita ayurveda eta gramatikari buruzko testu banaren egilea ere. Halaber, dantzari bikaina izan zen, eta Indiako dantza klasikoko eskoletan omenaldia egiten zaio.

Patañjaliren hiru lanak gizakiaren garapen osoari buruzkoak dira; pentsamenduaren, hitzaren eta ekintzaren esparrukoak. Yogako ituna yoga darśanatzat hartzen da. Darśanak ‘arimaren ikuspegia’ esan nahi du.
Patañjaliren lanak jogiek jarraitu dituzte gaur egun arte, hizkuntza findua, gorputz landua eta buru zibilizatua garatzeko ahaleginean.

Patañjaliren Yoga Sūtrak lau kapitulu edo padatan banatuta daude. 196 sūtra edo aforismoak laburrak, zehatzak, sakonak eta sutsuak dira beren ikuspegiari dagokionez. Hauek dira lau padak:

  1. Samadhi Pada (kontenplazioari buruzkoa)
  2. Sadhana Pada (praktikari buruzkoa)
  3. Vibhuti Pada (propietate eta botereei buruzkoa)
  4. Kaivalya Pada (emantzipazio eta askatasunari buruzkoa)

Hurrengo ekitaldiak

No event found!

Yogaren zortzi estadioak (aṣṭānga), Patañjalik bere Yoga Sūtrak lanean deskribatzen dituenak, honako hauek dira:

Hurrengo ekitaldiak

No event found!

Azken nobedadeak zure postontzian jaso nahi dituzu?