Aeyik Rashmi Pakhivalaren Una vida de luz liburua gaztelaniaz argitaratu duela jakinarazten dizugu.
Gurujiren biografia bat da, Kanatakako herri batean munduratu zenetik kontatua: nola hasi zen praktikatzen nerabe bat baino ez zenean bere maisu Krishnamacharyarekin, eta nola joan zen Punera yoga irakastera, maisuaren gomendioei jarraituz.
Irakatsi zuen yoga azaltzen du, zehaztasunean oinarritua, bai eta nola hedatu ziren ere haren irakaspenak mundu osora.
Argizko bizitza, maitasunez eta errukiz kontatua. Gaur egungo yoga praktikatzaile errespetatuenetako baten biografia da. Ia mende oso bat hartzen du haren bizitzak, Indiak independentzia lortu zuenetik hogeita batgarren mendeko Indiaraino.
Palkhivala familiako kide batekin dago ezkonduta andere-idazlea. Familia horretakoak ziren Gurujik Bombayn izan zituen lehenengo ikasleak, eta harreman estua izan zuten Iyengar familiarekin. Iyengar Yogako hiru irakasle dauzka gaur egun Palkhivala familiak.
Egilea: Rashmi Palkhivala.
Argitaletxea: HarperCollins India
Gaztelaniazko itzulpenaren argitalpena: Yoga Iyengarren Espainiako Elkartea
Hizkuntza: gaztelania
ISBN: 9788409297207