Atseginez iragartzen dugu Kairós argitaletxeak argitara eman duela B.K.S. Iyengarren “Yogaren esentzia (AStadala Yogamālā)” obraren 8. liburukia (azkena).
Irakasten aritu zen urte guztietan B.K.S. Iyengarrek eskainitako artikulu, hitzaldi, elkarrizketa eta galde-erantzunen saioen bilduma bat da “Yogaren esentzia (AStadala Yogamālā), guztia Maisuak berak aukeratu, zuzendu eta gainbegiratua.
Zortzigarren liburuki honek 7. liburukian hasitako galde-erantzunen saioen argitalpena ixten du, eta, osasuna, dieta, kirola eta yogaren irakaskuntza jorratzen ditu. Maisuaren elkarrizketa eta artikuluak ere biltzen ditu.
Horiez gainera, liburukiak lau indize tematiko dauzka, obraren zortzi liburukien edukia barne-hartzen dutenak:
Aurkibide orokorra
Sanskritozko terminoen aurkibidea
Āsana, prāṇāyāma, bandha eta mudrā-ren aurkibidea
Aipuen aurkibidea
Egilea: B.K.S. Iyengar
Argitaletxea: Kairós
Hizkuntza: gaztelania
ISBN: 9788499885582